“Izadiarekiko errespetu gehiago zenutelakoan nintzen”

Erabiltzailearen aurpegia Ugaitz Agirre Zapirain 2019ko abe. 13a, 11:37

Hein batean, Antonio Vivaldi musikariagatik zara ezagun. Hori ikuspuntuaren araberakoa dela esango nuke. Lehenagotik ere banintzen, eta hizkuntza gehienek badute ni izendatzeko hitzen bat. Baina zure asmoa goi kulturan noiz egin nintzen ospetsu azpimarratzea bada...

Herri xehearekin identifikatzea nahiago al duzu? Historian zehar kasu gehiago egin izan didate euren ipurditzarrak eserleku erosoetan jarri dituztenekin alderatuz gero. Badakizu, ordea. Nori axola uztaren gorabeherak agintariei eragiten ez dien bitartean? Hori bai, Napoleonek erru guztia niri bota zidan Errusiako kanpaina gauzatzeko gai izan ez zenean! Aurpegia behar da gero! Begira, bai, nahiago dut  herri xehearen alboan egon. Euren adierazpenetan ez daude konforme horrekin. Garai moderno hauetan hego haize asko dabil. Kanta bat ere egin zidaten Zea Mayseko p* horiek. Baina nor direla pentsatzen dute niri horrela hitz egiteko? Zer espero dute ba, tropikala izatea? Protestak deitu dituzte zure etorrera dela medio abenduaren 22an. Bai, entzun dut zerbait. Horregatik pixka bat aurreratu naiz, jakiteko zer nolako giroa usain daitekeen. Kale izkinetan ezkutatuta entzuten nituen herritarren kexuak eta klima aldaketari egozten dizkiote eguraldia hain aldrebes egotearen kulpak. Munduko herrialde nagusienetako buru batzuk ez diote fidagarritasunik ematen klima aldaketaren ideiari. Zuk zer iritzi duzu? Bere garaian, klima oso jatorra zen, lagunen laguna eta edozer gertatzen zela, bera han esku bat emateko. Kontua da behin erretzen hasi zela, hasieran probatzeko bakarrik, badakizu, egur pixka bat. Baina gero hasi zen ikatzarekin, eta petrolioarekin, eta gasarekin, eta azkenerako imajinatu dezakezun zabor guztia irentsi eta erretzen amaitu du. Horrek alde batetik edo bestetik kalte egin behar izan dio. Eta aldaketa horretan zuk zer nolako rola jokatzen duzu? Esan bezala klima ez dago bere momenturik onenean, eta horrek askatasun gehixeago ematen digu nahi bezala ibiltzeko. Horrek esan nahi du sudurraren puntan jartzen zaidanean sekulako elurtea ekar dezakedala eta aspertzen naizenean lehortea, eta tenperatu igotzen dut Eguraldian anomaloa dei nazaten. Baduzu aurtengo egonaldirako planik eginda? Uste dut inprobisatzen jardungo dudala. Badakizu, inspirazioaren eta haizearen arabera. Etorri aurretik oihu egingo dut “Winter is coming!”, eta hortik aurrera ba ikusiko dugu. Halere, aspaldian gogoarekin nago deskalabru handi-handi bat eragiteko. Denboraldiak izaten dira. Batzuetan gogo gehiagorekin etortzen zara eta beste batzuetan makal antzera. Aurten estatistikak apurtzekotan nagoela uste dut. Esaten da benetan axola duten gaiak ezkutatzeko egiten duzula hori. Orain esango didazu Kontxako hondartza dena zuri-zuri agertzea irudi itsusia dela. Ni autonomoa naiz, ez nago inoren menpe. Ez da nire errua albistegietan hogei minutu hitz egiten pasatzea eta unean-uneko erreakzioak ematea elurra dela eta. Zer uste duzu, eskupekorik jasotzen dudala horregatik? Axola ez bazaizu, hemen galderak nik egiten ditut. Hau lotsagarria da! Izadiarekiko errespetu gehiago zenutelakoan nintzen hona etorritakoan, baina ikusten da hemen dena kritikatzea dela asmoa denaren errua norbaiti egozteko. Klima zuek erotu zenuten eta orain urtaroak erotu nahi gaituzue. Ai! Izotzaldi garaiko sasoia banu, derrepentean elur eta izotz pean jarriko nituzke bazter guztiak. Orduan bai amaituko zaizkizuela tontakeria guztiak! Amaitzeko zerbait gehitu nahi? Abisatuta zaudete.