Gabonetako ekitaldiak ate joka Santuenean

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 18a, 08:42

"Berdintasuna eta generoa" hitzaldiarekin batera, San Tomaseko ospakizuna eta Olentzerorekin irteera antolatu du Santuenea Elkarteak egunotarako.

"Sexologia oinarriak" eta "mitoak eta egiak sexologian" saioen ondotik, sexologia gaiei lotutako azken hitzordua antolatu du Santuenea Elkarteak urte amaiera honetarako auzotar Jon Etxabe Telleria sexologo-psikologoarekin. Ostiral honetan (abenduak 20) 19:00etan auzo elkarteko egoitzan, “Berdintasuna eta generoa” hartuko dute ahotan. 

Hitzorduaren ostean gabon giro betean murgilduko da Santuenea. San Tomaseko ospakizuna egingo dute. Urte garai honetako bigarren hitzordua hilaren 24an; Olentzerorekin irteera auzoan barrena.

SANTUENEKO HITZORDUAK
Abenduak 20, ostirala
19:00 Jon Etxabe Telleria sexologo-psikologoaren hitzaldia:  “Berdintasuna eta generoa”.
Ondoren, San Tomaseko ospakizuna: txistor jana. 
Antolatzailea: Santuenea Elkartea.

Abenduak 24, asteartea
18:00 Olentzeroren irteera plaza ondoko lokaletik.
Antolatzailea: Santuenea Elkartea.