2020/07/03 22:00

Kultur Bira

Kultur Bira: Ameba eta Liher taldeen kontzertuak

Kultur Bira: Ameba eta Liher taldeen kontzertuak
Santueneko eskubaloi pista, Santuenea

Ordua: 22:00.
Tokia: Santueneko eskubaloi pista.
Zehaztasunak: "Batetik, Ameba rock talde usurbildar gaztea izango dugu: estreinako kontzertua izango da Enara Eizagirre, Jon Mikel Azpiazu, Malen Azpiazu eta Aritz Zabaletak osatzen duten boskotearentzat.

Bestetik, Liher taldea “Hemen herensugeak daude” izeneko 3. lan luzearekin datorkigu. Amodioa, bortizkeria eta emakumearen bakardadea gai nagusi dituen fikziozko istorio bat kontatuko digute, rock astunaren oinarrietan".
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko ekainaren 27ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 265 lagun.
Sarrerak online eskuratu eta informazio gehiagorako: usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.