"Migrazioari maskarak erauzten" dokumentala, larunbatean Santuenean

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 11a, 08:00

Usurbilgo Udalak iragan Mundualdian aurkezturiko ikus-entzunezkoa, migrante gehien hartu dituen Santuenean proiektatuko dute larunbatean, ekainak 12.

Usurbilgoek jasotako bi migrazio prozesu ditu ardatz "Migrazioari maskarak erauzten" dokumentalak; espainar estatutik etorritako 1960-70 hamarkadetakoa  eta 2000. urteaz geroztik hamarkada hauetan munduko txoko ezberdinetatik etorri direnena. 

Ikus-entzunezko lana Aztikerrek 2020an landutako "Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza Usurbilen" ikerketan oinarritua dago, "aniztasunean eta elkarbizitzan sakontzeko helburuarekin". 

Mundualdian aurkeztu zuten ikus-entzunezko lana Santuenean proiektatuko dute larunbatean, ekainak 12, arratsaldeko 19:30etan auzo elkarteak santuenearrentzat frontoian antolatu duen ekitaldian. "Migrazioaren inguruko esperientziak eta diskurtsoak jaso ditu Usurbilgo Udalak ikus-entzunezko honetan, protagonisten ahotsean". 


"Migrazioari maskarak erauzten" dokumentalaren proiekzioa Santuenean
Eguna: ekainak 12, larunbata.
Ordua:
19:30.
Tokia: Santueneko frontoia.
Zehaztasunak: "Migrazioari maskarak erauzten" dokumentala emango dute santuenearrentzat. Ikus-entzunezkoak Usurbilek jaso dituen bi migrazio prozesu nagusienak ditu ardatz, haien inguruan sortutako diskurtsoak eta esperientziak. Prozesu batean zein bestean, Santueneak hartu du etorkin gehien, eta horrek erabat baldintzatu du Santueneaz herritarrek duten kontzientzia".
Nori zuzendua: santuenearrei.
Hizkuntza: euskara eta gaztelania.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.