Santueneako irisgarritasun proiektuaren aurkezpena egin dute

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 30a, 19:16

Santuenea irisgarriago egiteko lanean ari da Udala Hiritik at! kooperarekin batera. Egun Santuenean hirigintza arloan dauden arazoak identifikatu eta horiek lantzea da Udalaren asmoa. Horretarako, lehen bilera eta aurkezpenak egiten hasi dira aurre-fase honetan. Igogailuen instalazioei buruz jardun dira teknikariak auzoko frontoira hurbildutako dozenaka herritarrekin. 

ETORKIZUNEKO SANTUENEA MARRAZTUKO DUEN AUZO PLANAREN DISEINUA FASEKA

Iraila-urria, parte hartze prozesua
“Entzute-fasea izango da, auzoan den jakintza metatua jasotzeko”. Online galdetegi bat egingo dute, baita talde elkarrizketak ere.

Urria-abendua, garapena
Auzoaren lehentasunak definituko dituzte, behar nagusiak. Horiei erantzuteko konponbideak topatuko dituzte, eta planari begirako zehaztapen teknikoak landuko dira. Besteak beste, espazio publikoa, mugikortasuna, auzo ekonomia, zerbitzuak, zaintza, energia edota gobernantza bezalako eremuak landuko direla aurreikusi dute.

Urtarrila, itzulpena
Auzotarrentzat zein udalarentzat erabilgarria izango den auzo-plana osatu eta auzotarrekin kontrastatuko dute.


Oharrak:
-Prozesuaren jarraipena egin eta Udalarekin hartuemana izateko koordinaziorako lan-taldea osatuko dute.
-Prozesuan sortutako materiala usurbil.eus atarian izango da ikusgai.