Kultur Bira 2021

Andoni Egañak "Neretik" emanaldia eskaini du Santuenean

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 11a, 21:17

Andoni Egaña bertsolari ezagunak "Neretik" emanaldia eskaini du Santuenean. Bere bizitzari oso loturiko egiazko gaiak jorratu ditu Andoni Egañak bertso-sorta batean. Aspalditik zuen kezka batetik sortu zuen ikuskizuna Egañak: bertso-paper ugari eta onak egiten direla, baina ez direla sozializatzen. Horregatik erabaki zuen bere sorta sortu eta emanaldiak egitea, Jon Ostolaza trikitilariarekin batera. Emanaldira herritar eta auzotar ugari hurbildu dira, eta giro ederra sortu da.