Kultur Bira

Mus txapelketak zortzi garaile izan ditu Santuenean

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 19a, 11:18

Mus txapelketa paregabea egin zuten Santuenean atzo arratsaldean. Dozena bat bikote baino gehiago elkartu ziren auzoan opariak lortu eta irabazlearen txapela jantzi asmoz. 

Antonio eta Vicente izan ziren garaile eta lehen saria eraman zuten etxera: mariskada bikaina, onddo bildu berriak, txanpain botila, txapela eta trofeo bana jaso zituzten biek. Andoni eta Ima izan ziren bigarrenak, eta txapelarik eskuratu ez bazuten ere, sari ederrak eskuratu zituzten eginiko lana txalotzeko: launa txuleta, gazta, txanpain botila eta trofeoa jaso zuen bakoitzak. Pablo eta Pako ondoren, bi txuleta eta txanpain botila banaren jabe egin ziren, eta amaitzeko, bikoterik gazteena, Julen eta Arkaitzez osatutakoak, laugarren saria eskuratu zuen. Baserriko oilasko bana eta txanpain botila bana eskuratu zituzten.