Kultur Bira

Azken traka eta pala saioarekin, agur Santueneko Kultur Birari

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 19a, 12:27

Jolaserako, lehiatzeko nahiz herriko musikaz gozatzeko parada eskaini duen Kultur Bira agurtu berri dute Santuenean, azken traka eta pala txapelketako finalarekin.

Pala txapelketari dagokionean, albiste honetan beherago izan eta antolakuntzak helarazitako argazkian dituzue txapeldunak: Onintza Gartzia eta Jon Larrañaga. Egunotan jokaturiko kanporaketen finala igande goiz honetan ospatu dute Santueneko frontoian.

Auzoak bart gauean agurtu du gainerakoan, ostiralaz geroztik abian zuten Kultur Biraren baitako ekitaldi zikloa; kolorea eta burrunba tartekatu zituen azken traka ikusgarri eta txalotuarekin hain zuzen. Albiste honetan larunbat gaueko 22:00etan eskaini zuten Dj Gorkamendik musikaz giroturiko hitzorduko irudiak.