Oria ibaiaren higadura egonkortzen hasiko dira astelehenean Txokoalden

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 9a, 14:06

Oria ibaiaren higadura egonkortzeko lanak abiaraziko ditu URA agentziak Txokoaldeko zubi inguruan, datorren astelehenean, uztailaren 13an.

Usurbilgo Udalak hobekuntza lan berriak iragarri ditu; oraingoan Txokoalden, errio bazterrean.   "Oria ibaiak eragindako higadura egonkortzeko lanak hasiko ditu Ura agentziak astelehenean, hilaren 13an, Txokoalden". Errioa zeharkatzen duen zubiaren bueltan abiaraziko dituzte lanok, "baina ez diote trafikoari eragingo". 

Egingo dituzten lanen xehetasunak aurreratu ditu Udalak, albiste honi atxikiak izan eta Youtuben duen "Usurbil Udala" kanalean argitara emandako ondoko bi bideoekin batera. "Bioingeniaritza lanak egingo dituzte, hau da, egurrezko zutabe batzuk sartuko dituzte lurrean, higadurari aurre egin eta ibaiertza natural egonkortzeko erabili ohi dena".

URA agentziak bideratuko ditu lanok; bi bideook ere aipatu agentziak egin ditu.