Sagastietan barna bertso-ibilaldi ederra egin dute hainbat herritarrek

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 24a, 11:46

Jakoba Errekondoren gidaritzapean, dozenaka lagun elkartu dira gaur goizean Txokoalden, sagastien garrantziaz, eta arbasoen sekretuez mintzatzeko. Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsolariek saio txikiak egin dituzte ibilbidean zehar, bidea gozatze aldera.

Sagastien kokapena eta arbasoen ohiturak aipatu ditu Jakoba Errekondok, sagastien altuera eta horren eragina, zuhaitzen adina eta abar. Gertutik jarraitu dituzte azalpenak dozenaka lagunek bidean egindako geldialdietan. Txokoalden hasi, eta Santueneraka doan bidea hartu dute partehartzaileek, eta itzuleran Berritza baserriaren alboan egin dute geldialdia, ondoren Txokoaldera itzuli eta ibilbidea amaitzeko. Bi ordu pasatxo iraun ditu saioak, eta informazio iturri garrantzitsu izan da jende askorentzat.