Ostiralean hasiko dira Urdaiagako Sanestebanak

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 31a, 13:41

Zubietako Jaiak gaur amaituko dira, baina parranda zaleek festetan jarraitzeko aukera izango dute Urdaiagako Sanestebanetan. Ostiral arratsaldean hasi eta igande arratsaldera arte luzatuko da jai giroa Urdaiagan.

URDAIAGAKO JAIAK
Abuztuak 2, ostirala
17:00 
Txupinazoa.
Jarraian, helduen jolasak.
21:00 Musikarien afaria.
Gauean: Zaparra, Rukula, Joxpa Erroomeria.

Abuztuak 3, larunbata: San Esteban Eguna
11:00 
Meza nagusia.
Ondoren, paxientxi eta ardo goxo banaketa.
Jarraian, herriko dantzariak.
15:30-16:00 Muserako izen ematea.
16:00 Mus txapelketa.
17:00 Umeentzako eskulan tailerrak.
18:30 Buruhandiak.
21:00 Herri afaria.
23:00 Bertsolariak: Jon Maia, Eli Pagola eta Iker Zubeldia. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Jarraian, Trikizio.

Abuztuak 4, igandea: Umeen Eguna
10:00 
Umeen jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria: norberak ekarri, bertan edaria eta postrea banatuko dira.
16:30 Umeentzako Dj Kaktus, diskofesta.
Ondoren, txokolate jana.
Jarraian, buruhandiak.

Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.