[IRUDITAN] San Esteban Eguna Urdaiagan

Noaua Aldizkaria 2019ko abu. 3a, 21:43

San Esteban egunez, urtero legez, meza nagusia ospatu dute goizean. Ondoren, paxientxi eta ardo goxo banaketa. Herriko dantzariek hartu dute plaza eguerdian. Arratsaldean, mus txapelketa jendetsu eta luzea egin dute. Umeentzako eskulan tailerrak egin dituzte eta buruhandiak atera dira. Herri afaria egin dute ondoren, eta afalostea alaitzeko bertsolarien saioa. Gauean, Trikizio taldeak hartuko du oholtza.

URDAIAGAKO JAIAK

Abuztuak 4, igandea: Umeen Eguna
10:00 
Umeen jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria: norberak ekarri, bertan edaria eta postrea banatuko dira.
16:30 Umeentzako Dj Kaktus, diskofesta.
Ondoren, txokolate jana.
Jarraian, buruhandiak.