[IRUDITAN] Umeen Egunarekin amaitu dira jaiak Urdaiagan

Noaua Aldizkaria 2019ko abu. 4a, 18:51

Umeen Egunarekin agur esan diete aurtengo San Estebanei Urdaiagan. Goizean jokuak egin dituzte eta eguerdian haurren arteko bazkaria izan da. Bazkalostea alaitzen izan da DJ Kaktus, baina euriaren ondorioz, uste baino lehentxoago amaitu behar izan du ikuskizuna. Txokolatea banatu dute orduan eta amaitzeko, buruhandiak atera dira azken aldiz.