San Esteban Txiki epelena

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 26a, 13:01

San Esteban Txiki eguneko ohiturak berritu dituzte gaur eguerdian Urdaiaga auzoan. Giro epela lagun, hamaiketako baten bueltan batu dira auzotarrak eta mezara hurbildu direnak. 

Abenduaren 26an, San Esteban Txiki egunez, meza berezia egiten dute Urdaiagan. Eta ospakizuna borobiltzeko, hamaiketako bat egiten dute San Esteban ermitako plazatxoan. Gaur eguerdian hartu ditugu irudiok.