Urdaiagako komun publikoa kaltetu dute

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 11a, 13:00
Irudiak: "Xingola Usurbil".

"Xingola Usurbil" sare sozialetako erabiltzaile herritarrak helarazitako ondoko irudietan ikus dezakezuenez, Urdaiagako komuna kaltetu dute.

Kalteak Urdaiagako komun publikoan. Auzoko plaza aldera igotzeko bidean, metro batzuk lehenago dagoen komun publikoa kaltetua dago. Hala jakinarazi dio NOAUA!ri irudi bidez, "Xingola Usurbil" sare sozialetako erabiltzaile herritarrak. "Gaur San Estebango (Usurbil) komun publikoa horrela topatu dut", zioen bere mezuan. Aurrez aurre aurkitu duen egoera zehaztu du. "Komunak garbitzeko erabiltzen den materiala gordetzeko atearen sarraila lurrean eta kolpea atean. Udaltzaingoa jakinaren gainean dago. Hau egin duenak ez dauka izenik. Penagarria", gaineratu du.