Euskal presoen sakabanaketaren aurkako aldarria, frontoietara heldu da

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 12a, 12:55



Euskal presoen sabakanetaren aurkako aldarria frontoietara heldu da asteburuan. Etxerat-ek Euskal Herri mailan antolaturiko "Pilotakadaz pilotakada" kirol ekimena ospatu baita, besteak beste, Usurbilen. Aldarrikapen jaialdi polita atzokoa. Batetik, pala erakustaldiak antolatu ziren. Eta amaitzeko eskupilota partidak. Kirol jardueron bidez, gatibu dituzten hainbat euskal herritarrek etxetik urrun bizi duten egoera salatu dute. Diogun moduan, ez bakarrik Usurbilen, baita urrutirago joan gabe, eskualde mailan ere; Hernanin edota Andoainen kasu.