Benito Mujika zena omenduko dute, senior eskubaloi taldeen igoera faseen baitan

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 13a, 18:05

           

Larunbat arratsaldeko 18:45ak aldera izango da, Oiardo Kiroldegian. Usurbil Kirol Elkartearen ibilbidean ekarpen handia eginiko gizona izan zen Benito Mujika Illarramendi omentuko dute maiatzaren 17an. Senior mutilen igoera faseari loturiko bigarren jardunaldiaren baitan izango da. Partida eta partida artean. 17:00etan, Ed Poio Artai-Puerto del Carmen taldeek jokatuko dute. 19:00etan, Cronistar Base Oviedok usurbildarren aurka. Etxekoek jokatuko duten partida hau hasi aurretik omenduko dute Mujika.

Txartelen salmenta
Adi bestalde, igoera faseak ikustera joan nahi duzuenok. Oiardo Kiroldegian eskuratu ahalko dira asteburuko senior mailako eskubaloi taldeen igoera faseak ikusteko sarrerak. Usurbil Kirol Elkartetik txartelak aurrez erostea gomendatzen ari dira. Astearte honetan, eskubaloi taldeen bilguneko bazkideek soilik eskuratu ahalko dituzte sarrerak. Asteazken eta ostegunean, txartelen salmenta irekia izango da, edonork erosi ahal izango ditu, arratsaldez, 19:00-20:30 artean, Oiardo Kiroldegira gerturatuta. Sarreren prezioa, 5 eurokoa izango da, eguneko eta fase bakoitzeko bi partida ikusteko:  

Sarreren salmenta:
-Maiatzaren 12an eta 13an: bazkideentzat.
-Maiatzaren 14an eta 15ean: denentzat.

Prezioak: 5 euro eguneko (mutilen bi partidak) eta 5 euro eguneko (nesken bi partidak).

Partiden ordutegiak:

Maiatzak 16, ostirala
Emakumezkoen 1. Maila
16:00 S.D. Lagunak-BM. Rasoeiro

17:45 Usurbil K.E.-C.D. Tahiche


Gizonezkoen 2. maila


19:45 Ed Poio Artai-Cronistar Base Oviedo

21:30 Ucin Aluminio Usurbil- Puerto del Carmen

Maiatzak 17, larunbata
Emakumezkoen 1. maila
10:30 S.D. Lagunak-C.D. Tahiche


12:30 BM. Rasoeiro-Usurbil K.E.

Gizonezkoen 2. maila
17:00 Ed Poio Artai-Puerto del Carmen


19:00 Cronistar Base Oviedo-Ucin Aluminio Usurbil

Maiatzak 18, igandea
Gizonezkoen 2. Maila
9:00 Puerto del Carmen-Cronistar Base Oviedo

10:40 Ucin Aluminio Usurbil-Ed Poio Artai

Emakumezkoen 1. maila
12:50 Usurbil K.E.-S.D. Lagunak

14:30 C.D. Tahiche-BM. Rasoeiro