Senior eskubaloi taldeen igoera faseak ikusteko sarrerak salgai Kiroldegian

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 15a, 08:00

        

Egun bakarra baino ez da geratzen, eskubaloi festa historikoari ekiteko. Ostegun honetan ere eskuratu ahal izango dira txartelak, 19:00-20:30 artean Oiardo Kiroldegira gerturatuta. Usurbil Kirol Elkartetik sarrerak aurrez erostea gomendatzen ari dira. Sarreren prezioa, 5 eurokoa izango da, eguneko eta fase bakoitzeko bi partida ikusteko. Gogoan izan, senior taldeen igoera faseak asteburuan jokatuko dira, maiatzaren 16tik 18ra.

Benito Mujikari omenaldia
Asteburuko jardunaldi berezi honen baitan, hitzordu garrantzitsu bat. Usurbil Kirol Elkartearen ibilbidean ekarpen handia egin zuen lagun bat omenduko dute larunbatean; Benito Mujika Illarramendi. Senior mutilen igoera faseari loturiko bigarren jardunaldiaren baitan izango da. Partida eta partida artean. 17:00etan, Ed Poio Artai-Puerto del Carmen taldeek jokatuko dute. 19:00etan, Cronistar Base Oviedok usurbildarren aurka. Etxekoek jokatuko duten partida hau hasi aurretik omenduko dute Mujika.

Partiden ordutegiak:

Maiatzak 16, ostirala
Emakumezkoen 1. Maila
16:00 S.D. Lagunak-BM. Rasoeiro

17:45 Usurbil K.E.-C.D. Tahiche


Gizonezkoen 2. maila


19:45 Ed Poio Artai-Cronistar Base Oviedo

21:30 Ucin Aluminio Usurbil- Puerto del Carmen

Maiatzak 17, larunbata
Emakumezkoen 1. maila
10:30 S.D. Lagunak-C.D. Tahiche


12:30 BM. Rasoeiro-Usurbil K.E.

Gizonezkoen 2. maila
17:00 Ed Poio Artai-Puerto del Carmen


19:00 Cronistar Base Oviedo-Ucin Aluminio Usurbil

Maiatzak 18, igandea
Gizonezkoen 2. Maila
9:00 Puerto del Carmen-Cronistar Base Oviedo

10:40 Ucin Aluminio Usurbil-Ed Poio Artai

Emakumezkoen 1. maila
12:50 Usurbil K.E.-S.D. Lagunak

14:30 C.D. Tahiche-BM. Rasoeiro