Benito Mujika omenduko dute 18:45ak aldera, senior eskubaloi taldeen igoera faseko bigarren neurketa egun honetan

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 17a, 12:45

          

Gaur arratsaldeko 18:45ak aldera izango da, Oiardo Kiroldegian. Usurbil Kirol Elkartearen ibilbidean ekarpen handia eginiko gizona izan zen Benito Mujika Illarramendi omentuko dute maiatzaren 17 honetan. Senior mutilen igoera faseari loturiko bigarren jardunaldiaren baitan izango da. Partida eta partida artean. 17:00etan, Ed Poio Artai-Puerto del Carmen taldeek jokatuko dute. 19:00etan, Cronistar Base Oviedok usurbildarren aurka. Etxekoek jokatuko duten partida hau hasi aurretik omenduko dute Mujika.

Gainerakoan, Usurbilgo senior taldeek beste partida bana jokatuko dute; 12:30etatik aurrera, neskek BM. Rasoeiro taldekoen aurka. Senior mutilek, 19:00etan, Cronistar Base Oviedo izango dute aurkari. Neurketok eta eguneko beste gainerako partidak, Oiardo Kiroldegian ikusgai. Fase bakoitza ikusteko sarrerak 5 eurotan eskuratu ahal izango dituzue. Kiroldegiko tabernan ere bi telebista pantaila jarri dituzte, Usurbil Kirol Elkartea grabatzen ari den partidak zuzenean ikusteko.

Maiatzak 17, larunbata
Emakumezkoen 1. maila
10:30 S.D. Lagunak-C.D. Tahiche


12:30 BM. Rasoeiro-Usurbil K.E.

Gizonezkoen 2. maila
17:00 Ed Poio Artai-Puerto del Carmen


19:00 Cronistar Base Oviedo-Ucin Aluminio Usurbil

Maiatzak 18, igandea
Gizonezkoen 2. Maila
9:00 Puerto del Carmen-Cronistar Base Oviedo

10:40 Ucin Aluminio Usurbil-Ed Poio Artai

Emakumezkoen 1. maila
12:50 Usurbil K.E.-S.D. Lagunak

14:30 C.D. Tahiche-BM. Rasoeiro