Merezitako omenaldia jaso du Benito Mujikak

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 17a, 19:54

Une hunkigarrietarako tartea ere bada asteburuan, Oiardo Kiroldegian ospatzen ari diren eskubaloiko igoera faseetan. Partida eta partida artean, mende erdia bete berri duen eskubaloi taldeen bilguneak, hamarkadotako ibilbidean bidelagun izandako Benito Mujika omendu dute gaur arratsaldean. Aurreskua dantzatu eta oroigarriak banatzearekin batera, Kiroldegiko eskubaloi pistan, markagailuaren azpian, atzotik estalia zegoen irudi bat azaleratu dute, Oiardora bertaratu diren herritar eta eskubaloi zaletuen txalo zaparrada artean; Benito Mujikaren irudia. Kiroldegiko eskubaloi pistan izango da aurrerantzean. 

Usurbil Kirol Elkarteak, hitz batzuk eskaini nahi izan dizkio, Benito Mujika zenari. Ondoko bideo honetan duzue, omenaldiko uneetako bat: https://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=CHbHu1NRCTs