1. nazional mailan dira gaurtik, Usurbil K.E.-ko senior mutilak

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 18a, 13:32

Lortu dute, ondo merezitako garaipena. Usurbil Kirol Elkarteko senior mutilak, 1.nazional mailara igo berri dira. Zorionak! Poio Artai taldekoen aurka Oiardo Kiroldegian jokatu duten neurketa 22na berdindu ostean izan da. Azken minutura arte, emozio handiko neurketa izan da. Zaleak tentsio batean izan dituzte usurbildarrek, lehia oso estua izan baita azken unera arte. 22-22, partida amaieran. Usurbil Kirol Elkartea 1.nazional mailara igo da, baina baita aurkariak ere, Poio Artai taldea.

Neurketa amaieran, lehertu da jai giroa. Jokalariak besarkatzen ikusi ditugu, entrenatzaile Aitor Arruti ere airean ibili dute taldekoek. Bertaraturiko zaletuen txalo zaparrada jaso dute denek. Sari banaketa etorri da gero. Aitor Izagirrek jaso du taldearen izenean, garaipen kopa. Hona hemen talde kidearen lehen hitzak, 1. nazional mailara igo berritan: garaipena eskutan

Igoera faseko emaitzak
Maiatzak 16, ostirala: Ucin Aluminio Usurbil 34-24 Puerto del Carmen
Maiatzak 17, larunbata: Cronistar Base Oviedo 23-22 Ucin Aluminio Usurbil
Maiatzak 18, igandea: Ucin Aluminio Usurbil 22-22 Poio Artai

Honakoa duzue, Usurbil Kirol Elkarteko senior taldeek erdietsitako garaipena, iruditan: