Ostegunean EHBilduren aldeko KOTXE KARABANAN parte hartzeko deia

EHBilduUsurbil 2014ko mai. 20a, 22:51

2014ko Europako parlamenturako hauteskundeetarako kanpainaren azken txanpan sartu gara. Maiatzaren 25erako apustua egina dugu baina oraindik indarrak ez ditugu galdu eta aste honetarako ere beste ekimen bat antolatu dugu: EHBilduren aldeko KOTXE KARABANA. Bertan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu herritar guztioi.

Hitzordua ostegun honetan izango da, maiatzak 22, arratsaldeko 19:00tan. Udarregi Ikastola aurreko aparkalekuan geratuko gara eta bertatik herri guztia zeharkatuko dugu EHBilduren mezua zabalduz. Helburua kotxe karabana luzea osatzea da, koloretsua eta beraz, denon parte hartzea eskertuko dugu guztiok.

Interesgarria eta partehartzailea maiatzaren 16ko EHBilduren ekitaldia

Maiatzaren 16an EHBilduren ekitaldia burutu zen Usurbilen. Ekimen berezia izan zen eta herritarrak ez zuten huts egin. Sutegi Kultur Etxea eta Aitzaga Elkartearen arteko pasabidean burutu zen ekimena. Ekitaldian Joseba Alvarezez hartu zuen parte.