EH Bilduren aldeko kotxe karabana, 19:00etan ikastola ondotik abiatuta

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 22a, 08:20

Igandean, maiatzaren 25ean ospatuko diren Europako Hauteskundeetarako kanpaina azkenetan da. Ostiral gauerdira arteko tartea dute eragile politikoek, herritarren bozka eskatzeko. Kanpaina itxiko den biharko egun horren bezperan, ostegun honetarako, maiatzaren 22rako, kotxe karabana antolatu du Usurbilgo EH Bilduk. Arratsaldeko 19:00etan abiatuko da, Udarregi Ikastola aurreko aparkalekutik. Kotxe karabanak herri osoa zeharkatuko du. "Udarregi Ikastola aurreko aparkalekuan geratuko gara eta bertatik herri guztia zeharkatuko dugu EHBilduren mezua zabalduz. Helburua kotxe karabana luzea osatzea da, koloretsua eta beraz, denon parte hartzea eskertuko dugu guztiok", adierazi dute deitzaileek. 

Ostegun honetarako deitu dutena, azken txanpan den hauteskunde kanpaina honetako hirugarren hitzordua izango da. Aurretik, Joseba Alvarezekin solasaldia antolatu zuten aurreko astean. Kanpaina, kartel pegada batekin abiatu zuen EH Bilduk.