Bizirik direla erakutsi du Su Ta Garrek, Aginagako Eliza Zaharrean

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 26a, 10:00

"Bizirik gaude" dio, azken aldian Su Ta Gar han eta hemen aurkezten ari den disko berriak. Eta lan berriko izenari omenaldi ezin hobea egin zioten joan den larunbatean, Aginagako Eliza Zaharreko Gau Beltzean eskaini zuten kontzertuan. Haiekin izan zen, Legez Kanpo eta herriko musika talde bat; Izeberg. Hain justu, estreinako diskoa, "Azalera" aurkezten dabiltza asteotan, Ixak Arruti, Antton Aranburu, Beñat Urteaga eta Jokin Irastorza. Ostiral honetan, Lasarteko Zabaleta auzoko jaietan joko dute:

Maiatzak 30, ostirala
23:00 Lasarteko Zabaleta auzoko jaietan kontzertua eskainiko dute, Itzartu taldearekin.

Ekainak 20, ostirala
23:00 Kontzertua Kalezarko San Joan jaietan, beste talde batzuekin batera.

Uztailak 4, ostirala
Kontzertua Pasai Antxon.