Gure Esku Dagok antolaturiko eskualdeko festa igandean, Galarretan

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 28a, 12:42

 
11 egun besterik ez, ekainaren 8ko euskaldunon erabakitze eskubidearen aldeko giza-kate historikorako. Aurretik ordea, Gure Esku Dago taldetik, igandean, ekainaren 1ean Galarretan antolatu duten eskualdeko festan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritarrak. Goizeko 11:00etatik 13:30ak aldera arte luzatuko den jaialdian, denetariko ekitaldiak tartekatu dituzte, "Oriamendi 2010 enpresari eta beste hainbat enpresa, saltoki, artista eta kultur talderen eskuzabaltasunari esker, festa oso osoa doan izango da". Erremonte partida, bertsolariak, dantzariak, haurrentzako ekitaldiak (Pirritx eta Porrotx tartean), eskualdeko sagardotegietako edari goxoa, pintxoak... Albiste honetan beherago duzue egitaraua.  Nabarmentzeko ekitaldien artean, honakoa. "Kataluniatik etorritako Nens del Vendrell taldeko 120 castellersek bertan hain ohikoa den giza gaztelua egingo dute! Ikusgarria izango da ziur!", berri eman dute Gure Esku Dago bilgunetik. 



Autobusetako izen ematea

Zabalik jarraitzen du bestalde, ekainaren 8ko giza-katean parte hartzeko izen emateak. Usurbilgo Gure Esku Dagok ostiral eta larunbat arratsaldean, informazio mahaia jarriko du frontoi inguruan, metroa erosi nahi duen ororentzat. Gogoan izan, udalerri honetako herritarrek Uharte-Arakilen dute gordea, giza-katean parte hartzeko tartea. Ekainaren 8an, hara joateko eta bueltatzeko joan etorria autobusez egitea gomendatzen dute. Usurbildik autobus zerbitzua antolatu du Gure Esku Dagok. Autobusetan izen emateko epea zabalik dago igandera arte, ekainaren 1era arte, Bordatxon, Aitzagan eta Lizardin jarri dituzten zerrendetan. 

Adi beraz, ekainaren 8ko atari honetan, astebururako deitu dituzten hitzordu hauei:

Maiatzak 30, ostirala
19:00-22:00 Informazio eta izen emate mahaia frontoi inguruan.

Maiatzak 31, larunbata
19:00-21:00 Informazio eta izen emate mahaia frontoi inguruan.



Ekainak 1, igandea: Eskualdeko jaialdia Galarretan
11:00-13:30 Eskualdeko jaialdia Galarretan:
Goi mailako erremontistak: Uterga-Ion (txapeldunak) eta Etxeberria IV-Barrenetxea IV.
Dantzariak, bertsolariak, abesbatza, trikitilariak, haurren txokoa, Anjel Oiarbideren parte-hartzea, Kataluniatik 120 Castellers, pintxoak eta sagardoa.
Aurkezleak: Mikel Laskurain aktorea, Oihane Mateos eta Iñigo Aiestaran kazetariak, eta Matxin IV erremontista.
Antolatzaileak: Gure Esku Dago Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil.
Laguntzaileak: Oriamendi 2010, Garayar autobusak, Oa gozotegia, Suharri Jatetxea eta sagardotegiok: Altzueta, Bereziartua, Gaztañaga, Gurutzeta, Larre-Gain, Oialume-Zar, Petritegi eta Saizar.
Oharra: autobusetan izen emateko azken eguna.

Ekainak 8, igandea
9:00 Autobusak Oiardo Kiroldegitik, Uharte-Arakilera. 
12:00 Giza-katea.
13:00ak aldera, Uharte-Arakiletik itzultzeko autobus zerbitzua.
Egunean zehar, jaialdia Arbizun.
18:00-19:00 aldera, Arbizutik Usurbila itzultzeko autobus zerbitzua.

Antolatzailea: Gure Esku Dago.

Informazio edo argibide gehiagorako: 
usurbilgureeskudago@gmail.com
gureeskudago.net
facebook.com/gureeskudago.usurbil
twitter.com/GureEskuDagoU