Bilera, irteera eta neurketak, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 30a, 08:00


2014-2015 denboraldirako alebin taldea osatzeko bilera informatiboa deitu du Usurbil FT-k, ostiral honetan, maiatzaren 30ean, 18:30etan Haranen. “Izena eman nahi duenak, eskola kirolean parte hartu beharko du eta gehienez 16 jokalari onar daitezke, beraz garrantzitsua izango da bertaratzea”, luzatu dute gonbita, Usurbil FT-tik. Astebururako bestalde, futbol neurketa bakarra iragarri dute Haranen:

Maiatzak 31, larunbata
11:30 Senior neskak: 
Usurbil FT-Hondarribia.


Gipuzkoako Eskubaloi Selekzioa
Maiatzak 31, larunbata
17:00 Kadete nesken lagun arteko partida Oñatin. Usurbil K.E.-ko kide Ane Irazabal eta Eider Makazaga, parte hartzera deituak.

Ekainak 1, igandea
09:30-11:00 Kadete nesken entrenamendu saioa, Orioko Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Ane Irazabal eta Eider Makazaga, parte hartzera deituak.
10:00-11:30 Infantil mutilen entrenamendu saioa, Donostiako La Salle Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Koldo Diaz, parte hartzera deitua.
11:30-13:00 Kadete mutilen entrenamendu saioa, Donostiako La Salle Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Unai Lejardi, parte hartzera deitua.
13:00-14:30 Infantil nesken entrenamendu saioa, Donostiako La Salle Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Elena Recondo eta Enara Egizabal, parte hartzera deituak.

Euskal Eskubaloi Selekzioa
Maiatzak 31, larunbata
11:00-13:00 eta 16:00-18:00 Infantil mailako jokalarien entrenamendu saioa, Oñatiko Zubikoa Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Enara Egizabal, parte hartzera deitua.



Arlaban-Araotz mendi irteera
Aurreko igandean bezala, ekainaren lehenerako ere txangoa antolatu du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak. Arlaban-Araotz bidea egitera animatzen ditu usurbildarrak. "Andarto Zaraia mendilerroko gailurra da. Aretxabaletan dago, Gipuzkoako hegoaldean, Aranguren eta Aizkorri mendien artean. Kareharrizko gailur piramidala du, eta erliebe harritsuan landutako ingurune baten ekialdeko muturrean dago. Zenbait punta zorrotz zutitzen dira sakonune belartsu eta zulo handiz betetako goi-ordokietan, haranak mugatzen eta euriek sortutako ibaiak gordetzen dituztela. Horren adibide dugu Araotz errekastoa, Andarto eta Orkatzategi gailur malkartsuen artean jaiotzen dena. Ondoan duen gailur garaiena Maiputz da, itsas mailatik 1.075 metro altxatzen dena", berri eman dute antolatzaileek.

Ekainaren 1eko irteerarako izen ematea itxita dago jada:

Ekainak 1, igandea: Arlaban-Araotz
Abiatzeko hitzordua: 7:00etan, Oiardo Kiroldegitik.
Ibilbidea: ia 6 ordukoa, 22 kilometro. "Arlabandik Araotzera bideratuko gara. Andarto (1.076 m) mendira igotzeko aukera izango dugu".
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza Mendizaleen Kirol Taldea.