Ikasleentzako jolasak eta "Ondoko hilobiko tipoa" antzezlana gaur, igandeko Ikastola Egunaren atarian

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 30a, 09:10

        
Ikastola Eguna ospatuko da igandean, ekainaren 1ean. Asteburu bete ekitaldi aurretik. Ostiral honetarako, arratsalde pasa polita antolatu dute Udarregikoek, frontoi eta Askatasuna plaza inguruetan; jolasak, txokolate jana, buruhandi festa... Eta eguna amaitzeko, "Ondoko hilobiko tipoa" antzezlana 22:00etan Sutegin.

Igandeko herri bazkarirako txartelak
Salgai daude Udarregi Ikastolako idazkaritzan. Helduen txartelak 15 eurotan, ikasleentzat 7 eurotan. Hauxe, heldu eta gazteek dastatu ahalko dituzten menuak:

-Helduentzat: paella, txerri-azpizuna onddoekin, postrea, edariak eta ogia, kafea eta kopa.

-Ikasleentzat: makarroiak tomatea eta txorizoarekin, solomoa eta chips patatak, postrea, edaria eta ogia.

Oharra: alergia edo intolerantziarik izanez gero, txartela erosteko garaian idazkaritzan jakinarazi, menu berezia egin ahal izateko.

Ikastolatik bazkaritara joateko deia luzatzen dute: "Ikastolako Artezkaritzatik bertan parte-hartzera gonbidatu nahi zaituztegu eta bazkarira etor zaitezten animatu!!!".


Maiatzak 30, ostirala

17:00-18:00 Haurrentzako jolasak frontoian.
18:00-19:00 
Txokolate jana Askatasuna plazan.
19:00 
Buruhandi txikien festa frontoian. Oharra: etxean buruhandia duenak ekar dezala frontoira.
22:00
 "Ondoko hilobiko tipoa" antzezlana Sutegiko auditorioan:
Aktoreak:
 Aitziber Garmendia eta Iker Galartza.
Zuzendaria:
 Begoña Bilbao Lejarzegi.

Edukia: ikastolaren astearen ekitaldien artean ostiral iluntzerako gurasoentzako antzezlana. Zeinek esan… Neska pinpirina baserrian, eta baserritar bat operan? Bi mundu ezberdin bata bestearen ondoan, kanposantuan. Aiora eta ondoko tipoa… Pablo. Maila sozial eta kultural ezberdinak aurrez aurre geratzen dira; irribarre leun bat, ordea, nahikoa izango da bi protagonisten arteko sua pizteko.

Sarrerak: 5 eurotan salgai aurrez Bordatxon eta egun berean, Sutegin.

Antolatzailea: Hitz-Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.

Ekainak 1, igandea: Ikastola Eguna

09:30
 Esnadeia.

09:00-11:30 LH eta DBHko ikasleen jokoak.

10:00-13:00 Haur Eskolako haurrek egindako lanen erakusketa Oiardo Kiroldegiko harrera-tokian eta LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa Ikastola berrian.

12:00 HHko Haur Jaialdia, Oiardo Kiroldegian: “Zientziaren buruhausteak”. Hor ari dira zientzialariak ekintzen eta gertaeren zergatia aurkitu nahian, pentsatuz eta pentsatuz, erantzunarekin topo egin arte. Kontua da, azaldu eta desagertu egiten direla figura batzuk, zergatik? Eraldatu egiten direlako. Baina, bada beste figura bat, eraldatu gabe, magia eginez desagertu egiten dena. Magia eginez???? edo…. Igandean jakingo dugu.

14:00 Herri bazkaria eta bazkal ondorengo girotzea DBHko ikasleen eta gurasoen eskutik frontoian.

Oharra: Kilometroak 2015 jaialdia antolatzen laguntzeko izen emate mahaia jarriko da.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.