Ekainaren 8ko giza-katean eta autobusetan izen emateko aukera afalaurretik, Gure Esku Dago taldekoen mahaian

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 31a, 12:15



Astebete ekainaren 8rako, astebete erabakitze eskubidearen aldeko giza-kate historikorako. Azken txanpa honetan, giza-katerako eta autobusetarako izen emate mahaia jarriko du Gure Esku Dago taldeak asteburu honetan, frontoi inguruan:

Maiatzak 31, larunbata
19:00-21:00 Informazio eta izen emate mahaia frontoi inguruan.

Ekainak 1, igandea
12:00-14:00 Informazio eta izen emate mahaia frontoi inguruan.
Oharra: autobusetan izen emateko azken eguna. Zerrendak, Bordatxon, Aitzagan, Lizardin eta Barazarren.

 

Ekainak 1, igandea: Eskualdeko jaialdia Galarretan
Ekainaren 8ko giza-katearen aurretik, eskualdeko Gure Esku Dago taldeetatik, igandean, ekainaren 1ean Galarretan antolatu duten festan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritarrak. Goizeko 11:00etatik 13:30ak aldera arte luzatuko den jaialdian, denetariko ekitaldiak tartekatu dituzte, "Oriamendi 2010 enpresari eta beste hainbat enpresa, saltoki, artista eta kultur talderen eskuzabaltasunari esker, festa oso osoa doan izango da". Erremonte partida, bertsolariak, dantzariak, haurrentzako ekitaldiak (Pirritx eta Porrotx tartean), eskualdeko sagardotegietako edari goxoa, pintxoak... Albiste honetan beherago duzue egitaraua.  Nabarmentzeko ekitaldien artean, honakoa. "Kataluniatik etorritako Nens del Vendrell taldeko 120 castellersek bertan hain ohikoa den giza gaztelua egingo dute! Ikusgarria izango da ziur!", berri eman dute Gure Esku Dago bilgunetik. 

11:00-13:30 Eskualdeko jaialdia Galarretan:
Goi mailako erremontistak: Uterga-Ion (txapeldunak) eta Etxeberria IV-Barrenetxea IV.
Dantzariak, bertsolariak, abesbatza, trikitilariak, haurren txokoa, Anjel Oiarbideren parte-hartzea, Kataluniatik 120 Castellers, pintxoak eta sagardoa.
Aurkezleak: Mikel Laskurain aktorea, Oihane Mateos eta Iñigo Aiestaran kazetariak, eta Matxin IV erremontista.
Antolatzaileak: Gure Esku Dago Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil.
Laguntzaileak: Oriamendi 2010, Garayar autobusak, Oa gozotegia, Suharri Jatetxea eta sagardotegiok: Altzueta, Bereziartua, Gaztañaga, Gurutzeta, Larre-Gain, Oialume-Zar, Petritegi eta Saizar.

    

Adi baita, ekainaren 8a ate joka dugu eta. Goiko mapan, marra gorri batekin adierazia dago usurbildar, zubietar eta aginagarrek Uharte-Arakiletik ere igaroko den giza-katean parte hartzeko gordea duten eremua; 90. kilometroa. Kontuan izan ordutegiok:

Ekainak 8, igandea
9:00
 Autobusak Oiardo Kiroldegitik, Uharte-Arakilera (adi, itzultzeko hautatu duzuen ordutegiko autobusera igo beharko duzue).
10:00 Leku hartzea Uharte-Arakilen, giza-kateko 90. kilometroan.
12:00-12:30 Giza-katea.
13:00ak aldera, Uharte-Arakiletik Usurbila itzultzeko autobus zerbitzua. Autobusak baita Etxarri-Aranatzen ospatuko den jaialdira.
14:00 Ekitaldia Etxarri-Aranatzeko plazan.
15:00 Bazkaria: 1.000 lagunentzako bokatak, edaria eta jai giroa. Honez gain:
Haurrentzako gune berezia.
Musika eta animazioa egun osoan zehar.
Kontzertuak: Vendetta, Xaiko eta Tximeleta.
18:00-19:00 aldera, Etxarri-Aranatzetik Usurbila itzultzeko autobus zerbitzua.

Oharra: autobusetan izen emateko epea, ekainaren 1era arte, Barazarren, Bordatxon, Aitzagan eta Lizardin jarritako zerrendetan. Baita Gure Esku Dago taldekoek frontoi inguruan jarriko duten mahaian ere; larunbat honetan 19:00-21:00 artean, eta igandean, 12:00-14:00 artean. Mahai berean, giza-katean parte hartzeko metroa erosi ahalko da 5 euroren truke.

Antolatzailea: Gure Esku Dago.

Informazio edo argibide gehiagorako: 
usurbilgureeskudago@gmail.com
gureeskudago.net
facebook.com/gureeskudago.usurbil
twitter.com/GureEskuDagoU