Udarregi Ikastola, txapelketa eta erakusketa gune handian bihurtu da goizean

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 1a, 14:30

Goiz euritsua izan dugun arren, igande honetarako antolatua zegoen Ikastola Egun hasiera bere horretan mantendu dute. Aurrez iragarriak zeuden LH-ko ikasleen arteko jokoak ateri zela ospatu dira. Kolore urdin, gorri eta berdeko taldeen arteko lehia bizia izan da beste behin, egun batez txapelketa gune handian bihurturiko Udarregiko patioan. Dena eman dute ikasleek, puntuazio onena lortzeko. 

Txapelketak ikustera hurbildurako lagun eta senideen animuak jaso dituzte ikasleek. Haietako asko, jokoetarako gerturatu dira Udarregira, baita ikasleek urtean zehar eginiko eskulanen erakusketak bisitatzera. Ikastola Egun hau, ikasturtean zehar bideraturiko lanketen erakusleiho ederra izaten baita. Gaurkoa ez da salbuespena izan.

Ikasleen lanen erakusketak
                               

         

         

Ikasleen arteko jokoak