Irudia: Gure Esku Dago Usurbil.
Anaitasun irudia ondokoa, Euskal Herriaren eta Herrialde Katalanen artean. Bi herrietako ikur nagusien trukatzea atzo Aginaga Elkartean. Goizean Galarretan ospatu zen Gure Esku Dago taldeak antolaturiko eskualdeko jaialdiaren baitan, Vendrelleko 120 bat lagunek zenbait giza-gaztelu eraiki zituzten. Ehunetik gora laguneko taldetik, 30 bat kide, Aginaga Elkartean izan ziren bazkaltzen gero. Otorduan zehar ateratako irudia duzue goikoa.
700 atxikimendu biltzeko bidean
Atzo itxi zuten bestalde, sei egun barru ospatuko den erabakitze eskubidearen aldeko giza-katerako autobusetan izen emateko epea. Ekainaren 8an ikusiko duzuen moduan, ezohikoa izango da, Oiardo Kiroldegi atarian bilduko den jendetza. Gure Esku Dago lan taldetik berri eman dutenez, jada euskaldunon erabakitze eskubidearen aldeko ekimenerako 600 atxikimendu baino gehiago bildu dituzte Usurbilen. 700eko erronka jarri dute orain. Pentsa, hasiera batean, 400 izen emateetara heldu nahi zuten. Nazio mailan ere gainditu dute, hasiera batean jarritako 50.000 lagun biltzeko helburua.
90. kilometroa, usurbildarrena
Adi, hemen dugu eta ekainaren 8a. Goiko mapan, marra gorri batekin adierazia dago usurbildar, zubietar eta aginagarrek Uharte-Arakiletik ere igandean igaroko den giza-katean parte hartzeko gordea duten eremua; 90. kilometroa. Pare bat ohar antolakuntzatik; autoz zoaztenok, eraman ezazue 90 zenbakia dioen kartel bat, giza-kateko 90. kilometrotik gertuen dagoen aparkalekura bideratzen lagunduko zaizue eta. Bestalde, Arbizun ez, Etxarri-Aranatzen ospatuko da, giza-kate osteko jaialdia. Bazkaria etxetik eramatea aholkatzen dute Gure Esku Dago lan taldetik. Kontuan izan ordutegiok:
Ekainak 8, igandea
9:00 Autobusak Oiardo Kiroldegitik, Uharte-Arakilera (adi, itzultzeko hautatu duzuen ordutegiko autobusera igo beharko duzue).
10:00-11:30 Leku hartzea Uharte-Arakilen, giza-kateko 90. kilometroan. Giza-katerako prestaketa lanak modu animatu eta ordenatuan.
11:30 Dena prest!
12:00 Hasiera: txalapartak, adarrak, kanpaiek, bozinek edo beste soinuren batek emango dio hasiera giza-kateari.
12:00-12:30 Giza-katea.
12:30 Giza-katearen bukaera. Soinuak adieraziko du amaiera.
13:00ak aldera, Uharte-Arakiletik Usurbila itzultzeko autobus zerbitzua. Autobusak baita Etxarri-Aranatzen ospatuko den jaialdira.
14:00 Ekitaldia Etxarri-Aranatzeko plazan.
15:00 Bazkaria: 1.000 lagunentzako bokatak, edaria eta jai giroa. Honez gain:
Haurrentzako gune berezia.
Musika eta animazioa egun osoan zehar.
Kontzertuak: Vendetta, Xaiko eta Tximeleta.
18:00-19:00 aldera, Etxarri-Aranatzetik Usurbila itzultzeko autobus zerbitzua.
Gure Esku Dago taldetik luzatu duten aholkuak:
"kotxez doazen usurbildarrei autoan 90 jartzen duen paper bat jartzea gomendatzen da, ondo ikusgarri. Aparkalekuen inguruko informazioa emango zaigula esan digute. Jasoko bagenu saiatuko gara herritarrei helarazten".
"komeni bazkaria norberak eramatea".
Aholku gehiago, eta igandeko informazio osoa, Gure Esku Dagok prestatu duen liburuxka honetan: Gure Esku Dago liburuxka
Antolatzailea: Gure Esku Dago.
Informazio edo argibide gehiagorako:
usurbilgureeskudago@gmail.com
gureeskudago.net
facebook.com/gureeskudago.usurbil
twitter.com/GureEskuDagoU