Denboraldi amaierako festa egunak, zumba, futbol eta eskubaloi taldeentzat

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 6a, 09:00


Kirola eta dantza bateratzen dituen zumba kirol jardueraren bueltan jaialdia antolatu dute larunbat honetarako, ekainak 7, 17:30-19:30 artean, Oiardo Kiroldegian. Amaitzear dugun ikasturte honetan, herriko kirol taldeek denboraldia amaitzeko antolatu dituzten jendaurreko lehen hitzordua izango da zumba taldekoena. Usurbil Fubol Taldekoek ere, euren eguna ospatuko dute, ekainaren 21ean; futbolari gazteen arteko jokoak, beteranoen neurketak eta klubeko zuzendaritza, entrenatzaile eta jokalariak bilduko dituen herri-afaria iluntzerako. Astebete lehenago, ekainaren 14an, Usurbil Kirol Elkartekoen txanda. 



Usurbil K.E.-koen afarirako txartelak salgai

50 urte bete dituen eskubaloi taldeen bilguneak, ekainaren 14an ospatuko du denboraldi amaierako festa, neurketa eta herri afari batekin. Otordurako txartelak salgai daude ekainaren 11ra arte, Bordatxon eta Aitzagan. 20 eurotan helduentzako txartelak, 10 eurotan gaztetxoenak:
Egunean zehar: eskubaloi neurketak frontoian eta Oiardo Kiroldegian.
Iluntzean, herri-afaria. Otordurako txartelak, ekainaren 11ra arte salgai, Bordatxon eta Aitzagan. Prezioak; 20 eurotan helduenak, 10 eurotan gaztetxoenak.
Antolatzailea: Usurbil Kirol Elkartea.

ZENBAIT USURBILDAR, ESKUBALOI SELEKZIOETARA
Euskadiko Selekzioen XXXVI. Txapelketa Gasteizen

Ekainak 7, larunbata
Gipuzkoako jubenil eta kadete mutilen selekzioen parte hartzea. Kadete mutilen artean, Usurbil K.E.-ko Unai Lejardirena.
Gipuzkoako jubenil eta kadete nesken selekzioen parte hartzea. Usurbil K.E.-ko ordezkaritza: jubenil nesketan, Ane Encina eta Leire Furundarena; kadete nesketan, Ane Irazabal eta Eider Makazaga.

Gipuzkoako Eskubaloi Selekzioa
Ekainak 7, larunbata
10:00-11:30 Infantil mutilen entrenamendu saioa, Donostiako La Salle Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Koldo Diaz parte hartzera deitua.

Ekainak 8, igandea
9:15-10:45 Infantil nesken entrenamendu saioa, Elgoibarko Olaizaga Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Enara Egizabal parte hartzera deitua.


LH-koentzako kirol ekimena ekainaren 13an, Usurbil FT-ren eskutik
Aurten irailean ospatuko den Usurbil Cup txapelketa ordezkatuko du, datorren ekainaren 13rako Usurbil FT antolatzen ari den hitzorduak. Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua egongo den arratsalde pasa, 18:00etan abiatuko da izen ematearekin. Izena eman beharko dute eta, futbol taldeen bilguneak antolaturiko ekintzetan parte hartu nahi duten 6-12 urte arteko ikasleek. Besteak beste, 3X3 futbol partidak antolatu dituzte Mikel Laboa plazan. 

Buruntzaldeko Ibilbideen Egunerako laguntza behar dute
Urriaren 12an ospatuko den ekimenean laguntzeko prest zaudetenok, kirola@usurbil.net helbidera idaztera eskatzen dute Andatza Mendizaleen Kirol Taldetik. “Egun horretan Usurbilen bi mahai jartzen dira, bat Santuenean eta bestea Mapil inguruan, Aginagan. 9:00etatik 14:00etara materiala (txano, fruta, ura,...) banatzen eta kontrol txiki bat egiten da postutik pasa edo abiatzen den jendearekin. Autobus zerbitzuaren berri ere ematen da”, argitu dute antolatzaileek.

Buruntzaldeko Ibilbideen Egunak, Usurbil, Lasarte, Urnieta eta Andoain lotzen ditu. Datorren edizioa urriaren 12an ospatuko da. Hitzordu honen zehaztasun gehiagoren berri, aurrerago emango dute antolatzaileek.