20 urte bete berri dituen Aitzaga Elkartea omentzen ari dira, ostiral iluntze eta gau parte honetarako, Askatasuna plazan antolatu dituzten ekitaldiekin. Sorreratik hona, ezkertiar eta abertzaleen bilgune izan denaren bi hamarkada hauetako errepasoa egin dute; bideratu dituzten ekimenak, bizitako une zail eta pozgarriak... Omenaldi ukitu nabarmena izan du ekitaldiak. Elkartearen sortzaileetako bat, Jexux Mari Errekondo herritarrak elkarteari eginiko ekarpenagatik eskertu eta zoriondu dute.
Usurbilen dantzari trebe asko ditugu. Aitzaga Elkartearen 20. urtemuga ospakizunetan parte hartu du irudiko herritar taldeak:
Aitzagaren omenez dantzan
Aitzagaren omenez dantzan 2
Aitzagaren omenez dantzan 3
Afari baten bueltan ospatuko dute Aitzaga Elkartearen 20. urtemuga. Afalostean, bi hamarkada hauetako pasarteen bideo emanaldi bat proiektatuko dute. Amaitzeko, Ezten Giro taldearekin erromeria.