Dantza Taldea indarberrituta plazaratu da, Kalezarko San Joanetan

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 21a, 20:57

Belaunaldi ezberdinetako usurbildarrak gogotsu aritu dira dantzan, Kalezarko San Joanetan. Haur, gazte zein heldu. Usurbil Dantza Taldea indarberritua dabil azken aldian eta hala ekin dio, uda parteko festen errondari. Gogoan izan, Dantza Taldearen historia jasotzen duen liburua argitaratu berri dela. "Usurbil Dantzan. Usurbilgo Dantza-Taldearen historia 1975-2013", 10 eurotan eskura dezakezue, NOAUA!ko egoitzan, Lizardi eta Laurok liburu dendetan. 

Dantzarien ostean, gauean, Dj Guderekin parranda giroa goizaldera arte eta bihar, igandea, Umeen Eguna Kalezarko San Joanetan. Etxeko txikienei zuzenduriko eguna heldu bitartean, hona hemen Dantza Taldekoek arratsaldean eskaini duten emanaldiko zenbait pasarte, bideoz jasoak:

Aurreskua: Une hunkigarria
Helduen taldea: Bizi asko dantzan
Gazteak, trebe asko: Gazteak

Ekainak 22, igandea: Umeen Eguna
10:00 XII. Ume krosa. 

11:30 Jolasak. 
16:30 Tailerrak.

18:00 Txokolatada. 

Ondoren, buruhandiak.

19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.

Ekainak 23, astelehena: San Juan Bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua. 
Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, asteartea: San Juan Eguna
11:30 Meza Nagusia.

Ondoren, toka.

13:00 Gorritiren Showa.

17:00 Buruhandiak. 

19:00 Soka Dantza.

Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.