Kalezarretik Aginagara hedatu dute oilasko biltzaileek, Santixabeletako jai giroa

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 1a, 12:04

Goizean goizetik etxez etxeko erronda egiten dabiltzan oilasko biltzaileen kalejirako arrastoaren atzetik gabiltza. Kalezarko Buena Vista etxeko Maider Makazagak helarazitako irudioi esker dakigu, "beste behin ere herriko gazte kuadrila eder bat tradizioari jarraipena emanez baserrietara festa giroa eramaten dabilela. Buena Vistara iritsi direnaren probak behintzat baditugu!! Ea buelta bikaina egiten duten eta datorren urterako egin dugun tratuaz oroitzen diren!!", adierazi du Makazagak argazkiekin batera NOAUA!ra helarazi duen oharrean.


Irudiak: Maider Makazaga.

Kalezarretik Aginagara
Aginaga aldean dabiltza eguerdi parte honetan, oilasko biltzaileak. Azken minutuotako euri zaparradek bidean harrapatuko zuen taldea. Handik bidali berri digute beheko irudia. Gogoan izan, 14:00ak ingururako espero dira oilasko biltzaileak, bueltan Kaxkoan. Txosnetan bazkaldu eta gero, jolasean igaroko dute arratsaldea.