Ugaitz Mugertzak irabazi du, aizkolarien 2. mailako txapelketako finala

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 5a, 20:02



Aizkolari desafio itzela gaur, Dema plazan ospatu den 2. mailako txapelketako finalean. Jon Irazu (Zizurkil), Aratz Mugertza (Mutriku), Ugaitz Mugertza (Mutriku), Jexuxmari Mujika (Ibarra), Eneko Otaño (Beizama) eta Luis Mari Txapartegi (Zestoa) nor baino nor aritu dira enborrak mozten. Txapelduna, Ugaitz Mugertza. Aizkolari txapelketako lehen mailan arituko da etorkizun hurbilean. 

Hona hemen aizkolariek eginiko denborak:
1-Ugaitz Mugertza: 13:52.
2-Jon Irazu: 15:19.
3-Eneko Otaño: 15:35.
4-Jexuxmari Mujika: 16:32.
5-Aratz Mugertza: 16:59.
6-Luis Mari Txapartegi: 17:41.

Igandean, Santixabeletako azken egunean, herri kirol proba gehiago. Kirol agenda betea uztailaren 6an:

Uztailak 6, igandea
11:00 Ur bataioa Oiardo Kiroldegian.
16:30-18:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia.
18:30 Herri-kirolak: 
-Harri-jasotzaileak: Gipuzkoako harri txikien txapelketako finala.
-Idi dema: Telleria eta Olasagasti.