Xomorro, Olatz eta Patxi, jaietan ere herrian falta direnak gogoan

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 5a, 21:08


Santixabeletan herrian falta diren hiru herritar oroitu berri dira txosnetan ospatu berri den ekitaldian; preso jarraitzen duten Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta Xabier Aranburu "Xomorro" aginagarra. Dantza, poesia edota musika uztartu dituen ekitaldian, presoon eta euren senideen eskubideen errespetua eskatu da. Herritarrek txalo artean, babesa eta elkartasuna adierazi diete, sorterritik ehunka kilometrotara urrunduta jarraitzen duten hiru presoen senide eta lagunei.