Zoragarri beste behin, Usurbil Dantza Taldea

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 6a, 15:52

Udako jaien erronda betean dira Usurbil Dantza Taldekoak. Ikasturtea ez dute amaitu, datozen hileotan inguruotako festetan ikusiko ditugu emanaldiak eskaintzen. Igande honetan, Santixabeletakoa tokatzen zitzaien. Belaunaldi ezberdinetako dantzariak bildu dituzte betea zegoen frontoian. Haur, gazte eta helduen saioa, ohi bezala, bikaina eta txalotua.