Ugaitz Agirre eta Irati Arruti, patata tortilla txapelketan nagusi

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 6a, 19:00



Txosnetan ospatu den patata tortilla txapelketa, ondoko argazkiko bikoteak irabazi du; Irati Arrutik eta Ugaitz Agirrek. Gainerako partaideekin batera txosnetan prestatzen aritu diren jakia nagusitu da, aurtengo edizioan. A ze inbidia eman dieten epaimahaiko kideek, txosnen bueltan lehiaketa gertutik jarraitzen ari zirenei. Eurena izan baita, patata tortilla guztiak probatzeko ohorea. Patata tortillek zuten usain eta itxura ezin ederragoaren aurrean, zaila izan da gerturatu eta zati bat probatu gabe egoteari eustea. Txapelketa amaitu ostean bai, bertaratu direnek, txapelketako jakiak dastatzeko aukera izan dute.