Elkartasun agur hunkigarria Santixabelei

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 7a, 13:41

Hunkigarria benetan bart, Santixabelei amaiera emateko ospaturiko azken traka. Gogoan izan, jaietan frontoian zintzilik izan dugun maskotak, euskal preso eta senideek pairatzen duten errealitatea latza islatu nahi zuela. Eskubide urraketena; presoak sorterritik ehunka kilometrotara sakabanatuta egotea, kalean egon beharko luketen askori espetxealdia luzatzea, espetxe baldintza gogorretan bizi beharra, senideek astebururo egin behar izaten dituzten bidaia luze eta arriskutsuak, bisitak izateko gainditu beharreko trabak... Eta askoz eskubide urraketa gehiago, herritar talde batek Santixabeletako azken trakan, benetan hunkigarria izan zen antzezpen baten bidez bart Artzabalen irudikatu zuen moduan.

Antzezpenak, errealite gordin hau salatu zuen. Euskal presoak euskal herriratzea eskatu zen, hainbat herritarren laguntzaz, gau ilunean pizturiko kandela argien bidez. Segidan, azken trakako zenbait une bideoz jasoak:

Elkartasun dantza: https://www.youtube.com/watch?v=NKulcirP6DA
Herritarren elkartasun adierazpena: https://www.youtube.com/watch?v=zOyx6ZMJ1t8
Euskal presoak euskal herriratzeko eskaera: https://www.youtube.com/watch?v=cQykCmricrI
Maskota erretzea: https://www.youtube.com/watch?v=gAyBHkb9taY
Su festa: https://www.youtube.com/watch?v=ipgHqbMPftg

Eta amaitzeko, su festa. Maskota erretzea, eta su artifizialak, aurten eskenatoki berria izan duen Santixabelen agurrean. Akabo herriko festak, 2015era arte. Jaietako argazki bilduma osatzen ari gara Argazkitegia atalean. Festetako hainbat bideo berriz, NOAUATB atalean dituzue ikusgai.