Arsuagaenea Parkea, arnasgune berria

Noaua Aldizkaria 2014ko abu. 5a, 09:00

Gune berde berri bat zabalik dugu Usurbilen; Txikierdiko Arsuagaenea Parkea. Arnasgune eder askoa, gaurkoa bezalako egun beroetarako itzalpe handiekin. 60-80 urte izan ditzakeen basoa du. Landaredi aldetik aberatsa den baso txikia, zedro, pago, lizar edota pinuekin.  Zelai ederra baita. Paseatu, atseden hartu, osteratxoa egin....

Udal langileak azken txukuntze lanak egiten ari ziren uztailaren hasieran. Egunotan guztiz egokitua egongo da, uda honetan zabalik izango den parkea. Hala berri eman zuen Mertxe Aizpurua alkateak, Foru Aldundiko ordezkaritzarekin batera, Usurbil eta Lasarteko udal ordezkariak bildu zituen hitzorduan.

Itxita zegoena, publiko orain
Duela 15 urtetik Udalaren esku egon, baina itxita zegoen parkea, bertaratu nahi duen ororentzat txukundu eta egokizen aritu dira brigadako langileak azken aldian. Alkateak oroitzen zuenez, itxia eta ezkutuan geratzen zen gunea balorean, denontzako erabilgarri izateko moduan jarri dute parkea. Bere jatorria mantenduta. Bi sarrera izango ditu aurrerantzean, eta modu egokiago batean egongo da hesitua. Arsuagaenea barrutik ezagutu nahi? Honatx gure "ibilbide gidatu" partikularra: Arsuagaeneara bisita