Body combat, ajearen aurkako botika Atxegaldeko festetan

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 1a, 10:45

Parranda asteburu luze baten amaieran ajea duzula? Hemen, "astelehen" aurreratuaren aurkako botika; body combat. Gihar guztiak mugimenduan jarri, izerdia bota eta jaiak sasoiko amaitzeko. Atzo proba egin zuten hainbat lagunek, profesional baten gidaritzapean, Atxegaldeko festetan. Primeran aritu ziren.