Sukaldari trebe askoak, Atxegaldeko festetako patata tortilla txapelketan

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 1a, 11:00

Sukaldean trebe askoak behar dute, Atxegaldeko festetan behintzat, argi erakutsi dute zer den patata tortilla eder bat prestatzea. Zuzen zuzenean eta denen begi bistan gainera, auzoko jaien barruan, umore giro ederrean atzo ospatu zen txapelketan. Usain ezin goxoagoa zerien tortillei. Eta zaporea, bikaina. Galdetu bestela, auzora gerturatu zirenei. Txapelketa amaitu ostean arrapaladan hurbildu zen jendea dastatzera. Minutu gutxiren buruan, patata tortillen arrastorik ere ez zen. Patata tortilla txapelketako irabazle eta partaideak, iruditan segidan.