Udarregi Ikastolako eraikin berria, gaurtik inauguratua

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 20a, 18:50

"Geure garaian halakorik izan bagenu", hitzok sarritan entzun dira asteotan eta baita egun handi honetan ere. Udarregi Ikastolako eraikin berriko instalakuntzekin txundituta dira haurrak, pozik Udarregi Ikastolako kideak, eta jakinminez ziren, gaur eguerdian ospatu den inaugurazio ekitaldira gerturatu diren hainbat guraso eta herritar. Musika, dantzarien agurra, zinta moztea, instalakuntzetara bisitaldi gidatua, eta luntx eder bat, borobil askoa izan da, hilabete hasieratik irekia zegoen eraikinaren inguruan antolatu duten hitzordu berezia.

Herritarrak aritu dira zinta mozten
Inaugurazio ekitaldi bat zinta mozketarik gabe, ezin esan inaugurazio ekitaldia denik. Belaunaldi ezberdinetako hiru usurbildarrek izan dute hitzorduko une berezienaz arduratzeko ohorea. Zinta moztu deneko bideoa ikusgai hemen: zinta mozketa
    

     

                                        

Dantzarien agurra
Ikastolako eraikin berriaren inaugurazioa izanik, ezin zitekeen beste modu batean izan. Ikasleen parte hartzea nabaria izan da ekitaldian. Hasteko, dantzarien agurrean. Euren erakustaldia, bideo honetan duzue ikusgai:
Dantzarien agurra

    
 

Zumarteko ikasleen emanaldia
Lau euskal abesti kantatu dituzte, Zumarteko abesbatzako kide eta aldi berean, Udarregi Ikastolako ikasleak diren ondoko irudiotako neska mutilek. Tartean, Ken Zazpi taldekoen "Itsasoa gara". Bideo honetan duzue entzungai: "Itsasoa gara"