Ikastolaren eraikin berria ezagutzeko jakinmina zegoen

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 20a, 14:20

"Kuxkuxeroz" bete da Udarregiko eraikin berria, ikastola batentzat ezohikoa izan den larunbat honetan. Udarregi Ikastolako eraikin berriko instalakuntzak barrutik, gertutik ezagutzeko jakinmina bazen. Eta entzun denagatik, haur, guraso edota hezitzaileak, ikusi dutenarekin denak gustura ziren. 

Inaugurazio ekitaldiko zinta mozketa ostean ireki dituzte Udarregi Ikastolako eraikin berriko ateak eta barrura sartu dira, hitzordura gerturatu den jende guztia: herritarrak eraikin berrian barneratzen

Instalakuntza berriak ezagutzeko aukera izan dute, baita jangela erraldoi eta berrian, luntx ederra dastatzekoa ere. Ikusmin handiena sortu duen guneetako bat, Haur Hezkuntzako 3 urtekoen gelako azpiegitura izan da. Hementxe duzue ikusgai: HH3koen gela