Gaikako bilerak, parte hartze prozesuko bigarren aste honetan

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 22a, 11:23

Hiria Antolatzako Plan Orokorraren (HAPO) harira, Usurbilgo Udalak antolatu duen parte hartze prozesua bigarren astean da jada. Gaikako bilerak izango dira astelehen honetan hasi eta ostegunera bitarte. Saio guztiak, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Potxoenean:

Irailak 22/urriak 6: Mugikortasuna eta ingurumen gaiak jorratzeko bilerak Potxoenean.
Irailak 23/urriak 7: Jarduera ekonomikoak, komertzioa eta nekazaritza gaiak jorratzeko bilerak Potxoenean.

Irailak 24/urriak 8: Ekipamenduak, zerbitzuak eta azpiegitura gaiak jorratzeko bilerak Potxoenean.


Irailak 25/urriak 9: lurralde antolaketa hizpide dituzten bilerak Potxoenean.
Irailak 29: Aginagako ludotekan.
Urriak 1: herriguneko bilerak Artzabalen (erdaraz).
Urriak 2: Zubietako Kaxkapen.
Urriak 4: herriguneko bilerak, Potxoenean (euskaraz).

Bileren ordutegia: 19:00 (urriaren 4ko bilera ezik, goizeko 10:00etan izango baita).

Gai honi buruzko informazio zabala, parte hartze prozesurako hautaturiko leloa baliatuz, Usurbilgo Udalak martxan jarri duen web orrialde berri honetan: usurbilorainadageroa.com