Usurbil Cup-eko finalak eta sari banaketa, igandean

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 23a, 08:28


Azken txanpan da jada, haur gehien mugitzen duen kirol ekimen herrikoia. Aste honetan zehar jokatuko dira finalerdiak. Azken partidak igandean. Irailaren 28an bertan izango da baita, sari banaketa. Usurbil FT Usurbil Cup-en amaiera festa prestatzen ari da. Hauxe momentuz, lotu duten egitaraua:

Irailak 28, igandea
10:00-14:00
 Azken partidak: benjaminak, alebinak, infantilak eta neskak.
16:00 Azken partidak: minibenjaminak.
18:15 Sari banaketa.
Tokia: frontoia.
Antolatzailea: Usurbil FT.

Jarrera egokiak indartzeko apustua
350 bat jokalari, 34 talde (7 mixto, 15 mutilenak, 12 neskenak) dabiltza, herrian parte hartze gehien sustatzen duen kirol ekimenean. Iraila hasieran egin zuten taldeen aurkezpena. Jokalariak zegozkien kamisetak jantzita agertu ziren, Usurbil FT-k antolaturiko desfilera. Eta jarrera egokiak izateko eskaerak biltzen zituzten kartelak eskutan zituztela. Taldeen aurkezpen eguneko zenbait argazki segidan.

Usurbil Cup Txapelketako partaideen argazki gehiago, hemenUsurbil Cup 2014, taldeak