Gurasoentzako ikastaro lagungarriak, Hitz Ahoren eskutik

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 25a, 10:54


Egoera batzuen aurrean galduta sentitu eta jarraibide egokien bila dabiltzan gurasoei, antzeko kezkak dituztenei zuzenduriko ikastaro eskaintza prestatu du Udarregi Ikastolako Hitz Aho guraso elkarteak. Seme-alabekin elkar ulertzeko xedez antolatu dira ekimenok:
-HH eta LH 1-4ko gurasoentzako ikastaroak: Nerea Mendizabal psikopedagogoak eskainiko ditu ikastarook. Matrikulazioa; 30 euro. Izen emateko idatzi hitzaho@udarregi.com helbidera, urriaren 6a baino lehen.
-LH 5-6 eta DBHko guraso taldearekin gai monografiko bat landuko da lau saioetan, urriaren 29tik aurrera. Joxe Amiamak gidatuko ditu saiook. Izen emateako idatzi hitzaho@udarregi.com helbidera.


Haurren Dantza Taldeko bilera
Ostiral honetan, irailaren 26an, 18:00etan Oiardo Kiroldegiko egoitza berrian. Ikasturte berriko entsegu egunak finkatu nahi dira hitzordu horretan. Irailaren 29an abiatuko dute ikasturte berria. Izen emateko idatzi, dantzataldea@usurbil.com helbidera. Hauxe Dantza Taldekoen aurtengo eskaintza:
-Haurren dantza taldea: entsegu saio eguna finkatzeko, bilera irailaren 26an, 18:00etan Oiardo Kiroldegiko entsegu saioan.
-Dantza garaikidea: astelehenetan 19:30-21:00 (Udarregiko erdiko aretoan).
-Erromeria taldea: asteazkenetan 19:30-21:00 (Udarregiko erdiko aretoan).
-Dantza talde tradizionala: apuntatutakoen artean zehaztuko da ordutegia.
-Saloi dantzak: apuntatutakoen artean zehaztuko da ordutegia.


Afrikar dantza mandingeak
"Aupa gazte! Laster, afrikar erritmoak izango ditugu berriz entzungai gaztetxean", iragarri dute antolatzaileek. Afrikar dantza mandingeen ikastaroa urritik aurrera, asteazken arratsaldetan, 19:00etatik 21:00etara Usurbilgo Gaztetxean. Irakaslea: Pierre Cece Koly Camara. Prezioa, hilean 28 euro. Izena emateko deitu 627 285 904 telefono zenbakira edo idatzi email bat, usurbilgogaztetxea@gmail.com helbidera. Antolatzaileen oharra; ikastaroko ordutegia behin behinekoa da, behin betiko ordutegia talde kideen artean erabakiko da.

 


Batukada feministaren ikastaroa
Izen ematea zabalik, irailaren 30era arte. Apuntatzeko, deitu 943 377 110 telefono zenbakira edo idatzi parekidetasuna@usurbil.net helbidera. Mezuan, izen abizenak, helbidea eta harremanetarako telefono zenbaki bat zehaztu. Saioak urritik abendura, egunotan; urriaren 4an eta 18an, azaroaren 15 eta 29an eta abenduaren 13an.

 


Emakumeentzako pala ikastaroa
Pilota Elkarteak antolatuta, Usurbilgo Udalaren laguntzaz. Izen ematea zabalik irailaren 26ra arte, 943 372 498 edo kirola@usurbil.net helbidean. Taldea osatzeko gutxienez 5-6 kideek eman behar dute izena, gehienez zortzi lagunek. Ikastaroan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez palan aritu izana. Ikastaroko saioen ordutegia:
-Astelehenetan: 19:30-21:00.
-Asteazkenetan: 9:30-11:00 edo 19:30-21:00.

 


Oiardo Kiroldegiko eskaintza
2014-15 ikasturterako kirol eskaintzaren berri eman du Oiardo Kiroldegiak. "Aurtengo eskaintza zabalagoa da, bai ikastaro aldetik, bai ordutegi aldetik", aditzera eman dutenez. Informazio gehiago, Oiardo Kiroldegian edo 943 37 24 98 telefono zenbakira deituta.
-Lehorreko ikastaroak: zumba, aerobik-step, pilates, gimnasia, spinning, 3. adineko gimnasia eta berriak combigym, lasterketa-tonifikazioa eta gap.
-Igerilekuko ikastaroak: haurtxoak, uretan moldatzea, ur ludoteka, igeriketa eskola, hastapena eta hobekuntza (helduak) eta berriak, igeriketa gidatua eta haurdun igeriketa.


EPA-n matrikulatzeko aukera zabalik
18 urtetik gorako Usurbilgo Helduen Hezkuntza eskoletan parte hartzeko, izen emateko epea zabaldu dute. Besteak beste, DBH-ko titulua eskuratu, informatika klaseak jaso edota ingeleseko mintza praktika saioetan parte hartu daiteke. Argibide gehiagorako: 943 366 608 edo epalasarte.es



Matrikulazioa zabalik euskaltegian

“Euskara praktikoa” lemapean, euskara ikastera animatzen dute Etumeta-AEK euskaltegitik. Hauxe ikasturte berrirako eskaintza: euskalduntze ikastaroak, autoikaskuntza, Mintzalagun… Izen emateko eta informazio gehiago euskaltegian:


Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.

Nagusia, 43

607 609 379.
usurbil@aek.org
muntteri.blogspot.com.es

 


KzGunea
Irailean goizez irekitzen dute Kz Gunea; 9:00etatik 13:00etara. Datozen asteotarako ikastaro hauek iragarri dituzte: 

Irailaren 29an, 9:00-11:00 artean: OpenOffice Writer: Oinarrizkoa.
Irailaren 30ean, 9:00-11:00 artean: OpenOffice Writer: Aurreratua.
Informazio gehiago: 943 023 684, tutor.usurbil@kzgunea.net