Kirol hitzordu garrantzitsuak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 26a, 08:43


Senior mutilen 1. nazional mailako taldeak ligako estreinako neurketa jokatuko du etxean, larunbat arratsalde honetan. Neurketa ikusteko sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai. Bazkideek doan. Bazkidetza egin nahi duenak hain zuzen, larunbat arratsaldeko 17:00etatik aurrera Kiroldegian izango du horretarako aukera. Gogoan izan, urte osorako 30 euroko kuota ordainduta egin daiteke bazkidetza.

Senior mutilen 1. nazional mailako taldeak, Trapagaranen aurka jokatuko du. Aurretik, senior nesken txanda. Ereintzakoen aurka lehiatuko dira:

Irailak 27, larunbata 
17:15
 Senior neskak: Usurbil K.E.-Ereintza
19:15 Senior mutilak, 1. nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Trapagaran
Tokia: Oiardo Kiroldegia.


Usurbil Cup-eko finalak
Azken txanpan da jada, haur gehien mugitzen duen kirol ekimen herrikoia. Aste honetan zehar jokatu dira finalerdiak. Azken partidak igandean. Irailaren 28an bertan izango da baita, sari banaketa:

Irailak 28, igandea
10:00-14:30 Azken neurketak: benjaminak, alebinak, infantilak eta neskak.
15:30-17:30 Azken neurketak: minibenjaminak.
17:30 Sari banaketa.
Ondoren, 19:00ak aldera, Dj Burunda haurrentzat.
Tokia: frontoia.

Antolatzailea: Usurbil FT.

 


Errebotea Zubietan
Endika Abril Errebote txapelketako finalerdiak igandean. Zubietarrek etxean jokatuko dute:

Aurreko jardunaldiko emaitzak:
Txost 1-13 Luzaz Gazte
Zubieta 13-5 Endaiarrak
Behar Zana 8-13 Zaharrer Segi

Irailak 28, igandea
11:00 Zubietan: Zubieta-Luzaz Gazte
11:00 Villabonan: Zaharrer Segi-Kapito Harri