Batukada feministan izen emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 30a, 07:36


Izen ematea astearte honetan, irailaren 30ean itxiko dute. Apuntatzeko, deitu 943 377 110 telefono zenbakira edo idatzi parekidetasuna@usurbil.net helbidera. Mezuan, izen abizenak, helbidea eta harremanetarako telefono zenbaki bat zehaztu. Saioak urritik abendura, egunotan Zumarten; urriaren 4an eta 18an, azaroaren 15 eta 29an eta abenduaren 13an. 

 


Dantza Taldekoen ordutegiak
2014-15 ikasturterako osatu diren taldeen entsegu saio egun eta orduak zehaztu ditu Dantza Taldeak. Talde batzuk Udarregi Ikastolako erdiko aretoan bilduko dira, eta gainerakoak, Oiardo Kiroldegiko gune berrian, aste honetatik aurrera:

Haurrak:
- LH1: ostiraletan 16:30-17:30
- LH2-3: asteartetan 18:00-19:00
- LH4: ostiraletan 18:00-19:00
- LH5-6: ostiraletan 19:00-20:00
- DBH: ostiraletan 17:00-18:30 (Udarregi Ikastolan)

Helduak:
- Talde tradizionala: astelehenetan 18:00-19:30
- Talde garaikidea: astelehenetan 19:30-21:00 (Udarregi Ikastolan)
- Erromeria taldea: asteazkenetan 19:30-21:00 (Udarregi Ikastolan)
- Saloi dantzak (Xabier Otamendi irakaslearekin): ostegunetan 19:00-20:30

  


Hitz Ahoren ikastaroak
Egoera batzuen aurrean galduta sentitu eta jarraibide egokien bila dabiltzan gurasoei, antzeko kezkak dituztenei zuzenduriko ikastaro eskaintza prestatu du Udarregi Ikastolako Hitz Aho guraso elkarteak. Seme-alabekin elkar ulertzeko xedez antolatu dira ekimenok:
-HH eta LH 1-4ko gurasoentzako ikastaroak: Nerea Mendizabal psikopedagogoak eskainiko ditu ikastarook. Matrikulazioa; 30 euro. Izen emateko idatzi hitzaho@udarregi.com helbidera, urriaren 6a baino lehen.
-LH 5-6 eta DBHko guraso taldearekin gai monografiko bat landuko da lau saioetan, urriaren 29tik aurrera. Joxe Amiamak gidatuko ditu saiook. Izen emateako idatzi hitzaho@udarregi.com helbidera.

 


EPA-n matrikulatzeko aukera zabalik
18 urtetik gorako Usurbilgo Helduen Hezkuntza eskoletan parte hartzeko, izen emateko epea zabaldu dute. Besteak beste, DBH-ko titulua eskuratu, informatika klaseak jaso edota ingeleseko mintza praktika saioetan parte hartu daiteke. Argibide gehiagorako: 943 366 608 edo epalasarte.es

 



Matrikulazioa zabalik euskaltegian

“Euskara praktikoa” lemapean, euskara ikastera animatzen dute Etumeta-AEK euskaltegitik. Hauxe, asteazken honetan bertan, urriaren 1ean abiatuko duten ikasturte berrirako eskaintza: euskalduntze ikastaroak, autoikaskuntza, Mintzalagun… Izen emateko eta informazio gehiago euskaltegian:

Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.
Nagusia, 43
607 609 379.
usurbil@aek.org
muntteri.blogspot.com.es
 


Oiardo Kiroldegiko eskaintza
2014-15 ikasturterako kirol eskaintzaren berri eman du Oiardo Kiroldegiak. "Aurtengo eskaintza zabalagoa da, bai ikastaro aldetik, bai ordutegi aldetik", aditzera eman dutenez. Informazio gehiago, Oiardo Kiroldegian edo 943 37 24 98 telefono zenbakira deituta.
-Lehorreko ikastaroak: zumba, aerobik-step, pilates, gimnasia, spinning, 3. adineko gimnasia eta berriak combigym, lasterketa-tonifikazioa eta gap.
-Igerilekuko ikastaroak: haurtxoak, uretan moldatzea, ur ludoteka, igeriketa eskola, hastapena eta hobekuntza (helduak) eta berriak, igeriketa gidatua eta haurdun igeriketa. 

 


KzGunea
Irailean goizez eta asteazken honetatik, urriaren 1etik aurrera, Kz Gunea arratsaldez zabalduko dute; 16:00etatik 20:00etara. Datozen asteotarako ikastaro hauek iragarri dituzte: 
Urriak 1: 16:00-18:00, OpenOffice Calc: Oinarrizkoa.
Urriak 2: 16:00-18:00, OpenOffice Calc: Aurreratua.
Urriak 3:  16:00-18:00, OpenOffice Impress: Oinarrizkoa.
Urriak 10:  16:00-18:00, Gmail.
Urriak 17:  16:00-18:00, Drive.
Urriak 20-31: 16:00-18:00 KZgunea Internet ikastaroa.
Informazio gehiago: 943 023 684, tutor.usurbil@kzgunea.net