Etumeta-AEK euskaltegiko ateak zabalik gaurtik

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 1a, 08:28


Heldu da eguna, urriaren lehen egun honetan zabalduko ditu ateak Etumeta-AEK euskaltegiak. Asteazken honetatik ikasleen mugimendua sumatuko da Zumarte inguruan. Klaseak gaur hasi arren, adi, matrikulazio epeak zabalik jarraitzen baitu:
-Euskalduntze ikastaroak: goizez bi ordu eta erdikoak (9:00etatik 11:30ak ingurura arte) eta 2 ordukoak arratsaldez, 14:30etatik aurrera.
-Autoikaskuntza: klaseetara joan ezin dutenentzat. Ikasle bakoitzaren beharrei egokituriko ikasketa plana eta astero bi orduko mintza saioa eta ordu erdiko tutoretza.
-Mintzalagun: euskara ikasten ari direnei edota dakitenei zuzendua. Lagun artean, giro atseginean, astero euskaraz mintzatzeko aukera.

-Izen emateko eta informazio gehiago euskaltegian:
Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.
-Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379.
usurbil@aek.org
www.aek.org
muntteri.blogspot.com.es

Euskara ikasteak merezi du
Ikasleak ditu protagonista nagusi, "Euskara praktikoa" lemapean, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak 2014-15 ikasturtera begira irailean aurkeztu zuen matrikulazio kanpainak. Euskara ikastea posible izan eta merezi duela nabarmentzen dute AEK-ko arduradunek. "Nor bere arrazoiekin, bere helburuekin, nor bere mailatik abiatuta. Euskara nahi izate hori norberaren esku dago, norberaren gogo eta beharren baitan”. Ikasle talde baten testigantzekin bideo bat prestatu dute. Albiste honi atxikita ikus dezakezuena, edo baita bestela, ikasturte berriarekin batera, .eus domeinua estreinatu berri duten AEK-ren web orrialdean. 

Denboraldi honetarako eskaintza zabala, ohi bezala; "bi orduko euskalduntze ikastaroak, ikastaro trinkoak, titulu homologatuak lortzeko aukera maila guztietan, 3. maila/EGA eta 4.a barne, auto-ikaskuntza, on-line ikastaroak www.egela.aek.org gunean, mintzamena lantzeko praktika jarduerak, lan mundua euskalduntzeko egitasmoak, itzulpen zerbitzua, irakur zaletasuna sustatzeko AIZU! aldizkaria...". 

2014-15 ikasturtea era berean, Korrika urtea ere izango dugu. Euskararen aldeko martxa hurrengo martxoan ospatuko da. Ekimena aurrerago aurkeztuko du AEK-k.



Dantza Taldekoen ordutegiak
2014-15 ikasturterako osatu diren taldeen entsegu saio egun eta orduak zehaztu ditu Dantza Taldeak. Talde batzuk Udarregi Ikastolako erdiko aretoan bilduko dira, eta gainerakoak, Oiardo Kiroldegiko gune berrian, aste honetatik aurrera:

Haurrak:
- LH1: ostiraletan 16:30-17:30
- LH2-3: asteartetan 18:00-19:00
- LH4: ostiraletan 18:00-19:00
- LH5-6: ostiraletan 19:00-20:00
- DBH: ostiraletan 17:00-18:30 (Udarregi Ikastolan)

Helduak:
- Talde tradizionala: astelehenetan 18:00-19:30
- Talde garaikidea: astelehenetan 19:30-21:00 (Udarregi Ikastolan)
- Erromeria taldea: asteazkenetan 19:30-21:00 (Udarregi Ikastolan)
- Saloi dantzak (Xabier Otamendi irakaslearekin): ostegunetan 19:00-20:30

  


Hitz Ahoren ikastaroak
Egoera batzuen aurrean galduta sentitu eta jarraibide egokien bila dabiltzan gurasoei, antzeko kezkak dituztenei zuzenduriko ikastaro eskaintza prestatu du Udarregi Ikastolako Hitz Aho guraso elkarteak. Seme-alabekin elkar ulertzeko xedez antolatu dira ekimenok:
-HH eta LH 1-4ko gurasoentzako ikastaroak: Nerea Mendizabal psikopedagogoak eskainiko ditu ikastarook. Matrikulazioa; 30 euro. Izen emateko idatzi hitzaho@udarregi.com helbidera, urriaren 6a baino lehen.
-LH 5-6 eta DBHko guraso taldearekin gai monografiko bat landuko da lau saioetan, urriaren 29tik aurrera. Joxe Amiamak gidatuko ditu saiook. Izen emateako idatzi hitzaho@udarregi.com helbidera.

 


EPA-n matrikulatzeko aukera zabalik
18 urtetik gorako Usurbilgo Helduen Hezkuntza eskoletan parte hartzeko, izen emateko epea zabaldu dute. Besteak beste, DBH-ko titulua eskuratu, informatika klaseak jaso edota ingeleseko mintza praktika saioetan parte hartu daiteke. Argibide gehiagorako: 943 366 608 edo epalasarte.es


Oiardo Kiroldegiko eskaintza
2014-15 ikasturterako kirol eskaintzaren berri eman du Oiardo Kiroldegiak. "Aurtengo eskaintza zabalagoa da, bai ikastaro aldetik, bai ordutegi aldetik", aditzera eman dutenez. Informazio gehiago, Oiardo Kiroldegian edo 943 37 24 98 telefono zenbakira deituta.
-Lehorreko ikastaroak: zumba, aerobik-step, pilates, gimnasia, spinning, 3. adineko gimnasia eta berriak combigym, lasterketa-tonifikazioa eta gap.
-Igerilekuko ikastaroak: haurtxoak, uretan moldatzea, ur ludoteka, igeriketa eskola, hastapena eta hobekuntza (helduak) eta berriak, igeriketa gidatua eta haurdun igeriketa. 


KzGunea
Irailean goizez eta asteazken honetatik, urriaren 1etik aurrera, Kz Gunea arratsaldez zabalduko dute; 16:00etatik 20:00etara. Datozen asteotarako ikastaro hauek iragarri dituzte: 
Urriak 1: 16:00-18:00, OpenOffice Calc: Oinarrizkoa.
Urriak 2: 16:00-18:00, OpenOffice Calc: Aurreratua.
Urriak 3:  16:00-18:00, OpenOffice Impress: Oinarrizkoa.
Urriak 10:  16:00-18:00, Gmail.
Urriak 17:  16:00-18:00, Drive.
Urriak 20-31: 16:00-18:00 KZgunea Internet ikastaroa.
Informazio gehiago: 943 023 684, tutor.usurbil@kzgunea.net